
Igauri Lopetegi, Jon Luzuriaga eta Manu Goiogana, Gipuzkoa Bertsotan lehian
3 mayo, 2024
Gipuzkoa Bertsotan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea da. Txingudiko Bertso Eskolako hiru ordezkarik eman dute izena apirilean hasi zen sailkapen fasean parte hartzeko: Manu Goiogana, Igauri Lopetegi eta Jon Luzuriaga. Hiru bertsolariek lehiaketa nola prestatu duten eta zein asmo dituzten azaldu dute.






