Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Mariasun Quiñones: “Ametsa izateaz gainera, erantzukizuna da Realean jokatzea”

2 febrero, 2018

Emakumeen Lehen Mailako errebelazioa izan zen Mariasun Quiñones (Hondarribia, 1996), iaz. Sari hori eman dio Marca egunkariak. Denboraldi bikaina eduki zuen Realeko atezainak, eta Europako Txapelketa jokatzeko aukera ere izan zuen, Espainiako selekzioarekin, Holandan. Mariñoko harribitxia da, futbol elkarteak urtetan egindako lanaren seinale.