
Atrezzo marko-denda, Iñaki Ugarte eta Beñat Ugarte | BIDASOAKO AHOTSAK
16 diciembre, 2025
Atrezzok marko denda 1992an hasi zen Irunen markoztatze zerbitzuak eskaintzen. Geltoki kaleko 13. zenbakiko marko denda, Martin Ugarte, Juanpe Ugarte eta Iñaki Ugarte anaien ekimenez sortu zen, Marina Larruquerten laguntzarekin. Datorren urtetik aurrera, Beñat Ugartek eta Mikel Ugartek, Iñakiren semeek, aitari lekukoa hartuko diote, bizitza artisau markoetan jartzeko ohiturak Irunen etenik izan ez dezan.






