
Maskotentzako zerbitzu berriak Garbi Goxon: ilea apaindegia, garbitegia eta paseoak
25 junio, 2025
Puiana Kaleko 18. zenbakian dago konponbide integralak eskaintzea helburu duen Garbi Goxo zentroa. Urtebete baino gehiago igaro da autozerbitzuko makinen bitartez eta espazio berean garbitegia, txakur garbitegia eta vending salmenta makinekin zerbitzua ematen hasi zenetik. Orain, txakur garbitegia berritzeaz gainera, txakurren ile apainketa eta paseoak eskaintzen hasi dira. Nerea Izuzkiza jabeak azaldu dizkigu berrikuntzak.






