Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

2025ko Meaka konpainiaren lehen entsegua

19 junio, 2025

Bideo honetan Irungo Alarde Publikoko Meaka konpainiaren lehen entsegua ikus dezakezue. Meaka auzotik desfilatu zuten eta Irungo erdigunera, Uranzu kalera eta Urdanibia plazara hurbildu ziren. San Miguel konpainiaren entsegua ere ikus dezakezue. Atrezzo denda izan da babeslea.

Meakako konpainia Alarde Publikoan estreinatuko da aurten | Bidasoako Ahotsak

9 junio, 2025

2025eko Sanmartzialak berritasun garrantzitsu batekin datoz. Izan ere, aurten konpainia berri bat batuko da alarde publikoaren lerroetara: Meaka. Auzotarrek bultzaturik, iazko jaiak amaitu bezain laster hasi zituzten konpainia berria sortzeko lanak, denbora luzez batek baino gehiagok amestutakoa egia bihurtzeko. Nagore Olaskoaga Meakako konpainiako kapitainak eta Garazi Gómez txilibitu kaboak konpainiaren sorrerarako emandako pausoak azaldu dituzte.