Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Plaiaundi LHII “Onkologia 360º: Paziente onkologikoen ongizatea ardatz” proiektua | Bidasoako Ahotsak

14 marzo, 2025

Onkologia 360º: Paziente onkologikoen ongizatea ardatz izeneko proiektuaren parte da Plaiaundi LHII. Egitasmoaren izenburuak erakusten duenez, paziente onkologikoen bizi kalitatea zaintzeko eta hobetzeko helburutik sortutako egitasmoa da. Plaiaundirekin batera, Lanbide Heziketako beste hiru ikastetxe daude inplikatuta ekimen aitzindari honetan. Plaiaundiko Lara Gallastegi eta Aitor Gaztelumendi irakasleak dira Irungo ikastetxean proiektuaren garapenean inplikatuta daudenak.

Erretzeari uzteko terapia Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartean

4 octubre, 2024

Tabakoa da minbizia eragiten duen arrisku faktore handienetako bat. Izan ere, hiru minbizi kasutatik bat tabakoarekin dago lotuta.  Horregatik, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak erretzeari uzteko tailerrak eskaintzen ditu. Gipuzkoako beste hainbat herritan bezala, Irunen ere aurrez aurreko tailerrak antolatzen dituzte. Hain zuzen ere, Ane Balenciaga prebentzio psikologoak gidatzen ditu elkartearen Irungo egoitzan egiten diren tailerrak.