
Erretzeari uzteko terapia Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartean
4 octubre, 2024
Tabakoa da minbizia eragiten duen arrisku faktore handienetako bat. Izan ere, hiru minbizi kasutatik bat tabakoarekin dago lotuta. Horregatik, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak erretzeari uzteko tailerrak eskaintzen ditu. Gipuzkoako beste hainbat herritan bezala, Irunen ere aurrez aurreko tailerrak antolatzen dituzte. Hain zuzen ere, Ane Balenciaga prebentzio psikologoak gidatzen ditu elkartearen Irungo egoitzan egiten diren tailerrak.






