
Mintzapraktika egitasmoa, Joseba Arzaren esperientzian | BIDASOAKO AHOTSAK
25 febrero, 2026
Irungo Udaleko Euskara zerbitzuak, Taupa euskaltzaleen mugimenduarekin elkarlanean, Mintzapraktika egitasmoaren edizio berria jarri du martxan. Aurten, «Eta euskaraz egiten badugu?» lelopean, irundarrak euskara praktikatzera eta hizkuntza eguneroko zaletasunekin uztartzera gonbidatu nahi dituzte, erabilera erosotasunetik eta lagunarteko giroan sustatzeko. Izen-emateak berriro aktibatu ostean, Mintzapraktikak bidelagun izango direnen behar berezia du orain, talde berriak sortu ahal izateko. […]






