Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Olentzero eta Mari Domingi Irunen 2025

23 diciembre, 2025

Olentzero eta Mari Domingi gaur arratsaldean iritsi dira hirira haur irundarren gutunak jasotzeko. Leka Enea ikastetxean hasi dute ibilbidea, San Juan plazara iritsi eta bertan gutunak jasotzen hasi arte. Bidean laguntzaile hauek izan dituzte: Auntxa Trikitixa Taldea, Eraiki Dantza Taldea, Kemen Dantza Taldea, Adaxka Dantza Taldea, Bidasoako Joaldunak, Landetxako Muxikoak, Honyarbiko Muxikoak, EKT Abesbatza, Elatzeta […]

Olentzero eta Mari Domingi Irunen 2024

23 diciembre, 2024

Gaur arratsaldean Olentzero eta Mari Domingi Irunera iritsi dira hiriko haurren eskutitzak jasotzeko. Aurreko urtean bezala, aurten ere Lekaenea ikastetxetik irten dira eta San Juan plazaraino bidean aurkitu dituzten haurrak agurtu dituzte. Gaurko arratsalderako aurreikusita zegoen eguraldia dela eta, eskutitzak Udaletxeko Areto Nagusian jaso dituzte.

Olentzero eta Mari Domingi Irunen

24 diciembre, 2022

Olentzero eta Mari Domingi Irunera hurbildu ziren abenduaren 23an hiriko haurren eskutitzak jasotzeko. Irungo kale ezberdinetan barrena ibili ostean, San Juan plazako arkupeen aurrean eseri ziren haurren desirak entzutera. Aurten Olentzeroren etorrerak hainbat nobedade izan ditu Irunen, San Juan plazan eraikitako txondorra eta Atseginako erraldoien kopainia tarteko.