
Plaiaundi LHII “Onkologia 360º: Paziente onkologikoen ongizatea ardatz” proiektua | Bidasoako Ahotsak
14 marzo, 2025
Onkologia 360º: Paziente onkologikoen ongizatea ardatz izeneko proiektuaren parte da Plaiaundi LHII. Egitasmoaren izenburuak erakusten duenez, paziente onkologikoen bizi kalitatea zaintzeko eta hobetzeko helburutik sortutako egitasmoa da. Plaiaundirekin batera, Lanbide Heziketako beste hiru ikastetxe daude inplikatuta ekimen aitzindari honetan. Plaiaundiko Lara Gallastegi eta Aitor Gaztelumendi irakasleak dira Irungo ikastetxean proiektuaren garapenean inplikatuta daudenak.






