
Olentzero eta Mari Domingi Irunen 2024
23 diciembre, 2024
Gaur arratsaldean Olentzero eta Mari Domingi Irunera iritsi dira hiriko haurren eskutitzak jasotzeko. Aurreko urtean bezala, aurten ere Lekaenea ikastetxetik irten dira eta San Juan plazaraino bidean aurkitu dituzten haurrak agurtu dituzte. Gaurko arratsalderako aurreikusita zegoen eguraldia dela eta, eskutitzak Udaletxeko Areto Nagusian jaso dituzte.






