
Pauso-K, Paula Bujanda eta Virginia González | Bidasoako Ahotsak
15 septiembre, 2025
Dantzarekiko pasioak Pauso-K Dance Studioko 14 eta 17 urte bitarteko bederatzi neska Arizonaraino eraman ditu. Munduko Hip Hop txapelketan lehiatzeko aukera lortuta, amets bat bete dute, dantza akademia osoaren amets bihurtu dena. Paula Bujanda zuzendariak eta Virginia Gonzalez ikasketa buruak lorpen honek dantza akademiarentzat suposatu duena azaldu dute.






