
Kemen dantza taldea Inauterietan | Bidasoako Ahotsak
Kemen dantza taldeak hainbat hitzordu antolatzen ditu Inauteri garaian Irunen. Galdaragileen konpartsan ezkontzaren osteko ospakizunean dantza egiten dute lehenik. Otsailaren 14an ohiko euskal herri inauteria egingo dute 12:00etatik aurrera hiriko erdigunean. Azkenik, otsailaren 15ean, Puska Biltzean ibiliko dira Olaberriako baserrietan barrena dantzan. Aiora Fagoaga Iza eta Naroa Zuazua Aristizabalek aurretik dituzten ekitaldien xehetasunak azaldu dituzte.







