
Entrenatzaile bezala estreinatu da Juan Domínguez
Juan Domínguez entrenatzaile bezala estreinatu da denboraldi berri honetan Real Union taldearekin. Orain arte bederatzi denboraldietan jantzi izan du Juan Domínguezek talde irundarraren kamiseta zuri-beltza. Talde irundarraren barruan beteko duen hamargarren urtea berezia izango da. Izan ere, denboraldi berri honetan taldea garaipenetara gidatzeko ardura izango du.