Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Ola sagardotegiko sagar uzta, Iñaki Bengoetxea | Bidasoako Ahotsak

5 noviembre, 2024

Urtarrilean sagardo denboraldi berria hastearekin batera, jendea tropelean itzultzen da sagardotegira. Hala ere, orduan dena prest egon dadin, beharrezkoa da aurretik lanak aurreratzea eta zeregin guztiekin konplitzea. Sagastien loraldiaren ostean, sagar bilketarekin hasten da sagardo berria ekoizteko prozesua. Ola sagardotegiko Iñaki Bengoetxeak urte amaierak dakartzan egitekoak nola antolatzen dituzten azaldu du.

Oihana Recalde, Sagarrek proiektua | Bidasoako Ahotsak

15 enero, 2024

Oihana Recaldek sagasti artean aurkitu du bere bizimodua. Gazte ekintzaile honek sagardo ekologikoa egiteko sagarrak ekoizten ditu Olaberria auzoko lursailetan. Horretarako, Sagarrek izeneko proiektua sortu du, bere kabuz egiten duen lan guztia biltzeko. Oihana Recaldek nekazari lana nolakoa den azaldu digu, gazte eta emakume gehiagori natur ingurunearekin lotura estua duen lan honekiko pasioa zabaltzeko.