Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Toki Alai eta Dunboa ikastetxeen Trantsizio Plana | Bidasoako Ahotsak

21 febrero, 2024

Proiektu askoren antzera, beharretik sortutako egitasmoa da hau ere. Izan ere, ikasleei, irakasleei zein gazteen gurasoei izuak, urduritasunak  eta duda-mudak korapilatzen zaizkie Lehen Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara igarotzeko unean. Horregatik, Dunboa HH-LH, Toki Alai HH-LH eta Toki Alai DBH ikastetxeek indarrak batu dituzte, trantsizio plana sortu eta prozesu natural hau arintzen laguntzeko.