Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Biok Txingudi errugbi taldea: Lur Gaston eta Garazi Santos jokalariak | Kiroletik

15 octubre, 2025

Entrenamenduak hasi ditu Txingudi Errugbi Klubak 2025-26 kirol denboraldiak dakartzan erronkei aurre egiteko. Biok Txingudi emakumezkoen errugbi taldea ere erritmoa hartzen hasia da. Txingudik nesken taldea berreskuratu zuen orain dela 2 denboraldi eta iaz  Euskadiko Ligako finalerdietan sartzea lortu zuten. Bertako jokalariak diren Lur Gastonek eta Garazi Santosek aurreko denboraldiaren errepasoa egin eta etorkizuneko erronkak […]

14 urtez azpiko Txingudi/Baztan/Orereta errugbi taldea | KIROLETIK

21 mayo, 2025

Txingudi/Baztan/Orereta taldeak denboraldiko lorpen garrantzitsuenetako bat izango dena lortu du: Gipuzkoako Txapelketa irabaztea. 14 urtez azpiko jokalariek osatutako taldeak apirilaren 12an Donostiako Aiete zelaian jokatu zuen txapelketaren finaleko partidua Bera Beraren aurka. Urtats Mendizabal taldeko kapitaina da eta Goretti Lekuona, berriz, taldeko jokalaria eta txapelketako garaipena nola bizi izan zuten kontatu digute.

Txingudi errugbi klubaren denboraldi hasiera | Kiroletik

20 octubre, 2022

Txingudi errugbi klubak denboraldia hasi berri du. Klubeko lehen taldea partiduen errutinan murgilduta dago jada. Iñigo Camarero entrenatzaileak azaldu duenez Zaisa Txingudi taldeak Iruñako La Única taldearen aurka denboraldiko lehen garaipena lortu du. Kategoria txikiagoetan dabiltzan klubeko taldeak ere lanean ari dira. Sub 16 taldeko Marke Moratinosek eta Sub 18ko Asier Bravok kontatu dutenez gainontzeko […]

Txingudi Errugbi Klubeko nesken taldea | KIROLETIK

20 septiembre, 2022

Zaisa Txingudi kluba erronkez betetako denboraldia prestatzen ari da. Klubak harrobia eta Touch sekzioa sendotzeaz eta seniorren gizonezkoen taldea euskal lehen mailara itzularazteaz gain, emakumezkoen senior taldea aurrera ateratzeko erronka onartu du. Horrela, Irunen emakumeei etenik eta oztoporik gabe errugbian aritzeko aukera eskaini nahi die klubak.

TXINGUDI ERRUGBI KLUBA – KIROLETIK

29 abril, 2021

Txingudi errugbi klubak kirola ezagutarazi eta errugbiaz gozatzeko asmoari eusten dio beste urte batez. Pandemia dela eta hartutako murriztapenek markatutako denboraldia aurrera ateratzeko ahalegin berezia egiten ari dira klubeko kirolariak. Bien bitartean, klubera jokalari berriak erakartzeko aukera guztiak aprobetxatu nahi dira.