
2026ko Korrika Txikia Irunen
Gaur goizean, Irungo kaleak euskararen aldeko aldarriz eta kolorez bete dira Korrika Txikiaren ospakizunarekin. Bidasoaldeko AEK euskaltegiak antolatuta, hiriko lehen hezkuntzako ikastetxe guztiek bat egin dute ekimenarekin, euskararen transmisioaren lekukoa eskuz esku pasatuz. Goizeko 10:00etan puntuan hasi da lasterketa Leka Enea ikastetxean. Bertatik, ikasleek txandaka eraman dute lekukoa, ibilbidean zehar elkarri pasatuz.











