
Txingudiko Bertso Eskolaren ikasturte hasiera | BIDASOAKO AHOTSAK
Txingudiko bertso eskolek dena prest dute ikasturte berriari ekiteko. Ezagutza maila guztietako bertsolarientzako lekua izango dute Txingudi badian zehar sakabanatutako kideek. Eskolez gain, bertsolaritza zabaldu eta ezagutarazteko bestelako egitasmoak antolatuko dituzte urtean zehar. Irunero aldizkarian, berriz ere Irunabar elkartetik igorritako bertso paperak argitaratzen jarraituko da hilero. Adrian Arrutik bertso ikasturtearen lehen zertzeladak eman ditu.