Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

2,45 milioi euroko aurrekontua izango du Hondarribiko Udaltzaingoak

11 febrero, 2015

2,45 milioi euroko aurrekontua izango du Hondarribiko Udaltzaingoak

 

multaradarc52.459.810 euro bideratuko ditu Hondarribiko Udalak Hiri Segurtasunera. Iaz baino 300.000 euro gehiago izango dira. Horietatik 1.716.194, pertsonal gastura bideratuko dituzte. 21 udaltzain daude Hondarribian, eta udako denboraldirako, 19 otazain kontratatuko dituzte. Partidaren gainontzeko zatia, instalazioen kontserbaziorako eta Udaltzaingoaren eguneroko lanerako gailuen mantenurako izango da. Juan Mari Altuna Udaltzaingoko zinegotziak azaldu du radarrak jarri zituztenetik, istripuek %40 egin dutela behera. Udaltzaingoaren datuen arabera, 2012an 67 istripu gertatu ziren Hondarribian, 2013an 50, eta 2014an 39. Horien herena, txapa kolpe txikiak dira.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *