Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Otsailaren 21ean ospatuko dituzte ihauteriak Hendaian

11 febrero, 2015

Otsailaren 21ean ospatuko dituzte ihauteriak Hendaian

 

Ihauteriak Hendaia 2009  21 Otsailaren 21ean, larunbatarekin iritsiko dira Ihauteriak Hendaiara. Hiri erdian eta auzoetan prestatu dituzte jarduerak. Besta Komiteak antolatu du egitaraua, Hendaiako hainbat elkarterekin elkarlanean: Akelarre, Mutxiko Elkartea, Lanetik Egina, Zarpai Banda, Joaldunak, Baleak eta Ikastola.

Goizeko 11etatik aurrera, Akelarre taldeak Hondarraitz auzoa girotuko du. Mutxiko Elkartea Behereko auzoan ariko da. 15:30ean, mozorroei azken ukituak emateko aukera egongo da, «Ororentzako makillatzea» mahaian, Herriko Etxearen aitzineko aterpean. 16:30ean, Gaztelu Zahar pilota plazatik abiatuko dira 6 gurdiak, bandak, Muthiko Alaiak, Goloka, Zarpai Banda eta Joaldunak. Karriketan zehar ibiliko dira, eta Herriko Etxeran amaituko dute ibilbidea. Bertan Zanpantzar epaitu eta erreko dute. 20:00etatik aurrera, musika izanen da, Inglorius Bask taldearekin. Gauerditik goizeko ordubietara, Dj Kemen ariko da musika jartzen.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *