Mendeurrena ospatzeko egitaraua prestatzen ari da Real Union
11 febrero, 2015
Mendeurrena ospatzeko egitaraua prestatzen ari da Real Union
Ia hiru hilabete daramatza Real Unionek elkartearen mendeurrena ospatzeko jarduerak antolatzen. Iñigo Díaz de Cerio jutbolari ohiaren Ieteam enpresarekin ari da lanean. Otsailaren 26an egingo dute egitarauaren aurkezpen ofiziala, Irungo Ficoban. Udako hilabeteetan izango dira jarduera gehienak. Tartean, Lehen Mailako talde baten aurkako partida, gazteentzako futbol txapelketak, hitzaldiak, herri lasterketak, estropada, erakusketa, edo kontzertuak. Mendeurreneko kamiseta ere deiseinatuko dute, eta ereserkia konposatu. Real Union Behe Bidasoa eskualdean gizarteratzea izango da helburua.
Deja una respuesta