23. Korrikaren irteeraren prestaketak Irungo AEKn | Bidasoako Ahotsak
1 marzo, 2024
Konturatzerako hilabeteak pasa dira Irun 23. Korrikaren abiapuntu izango zela jakinarazi zenetik. Izan ere, Irungo AEK euskaltegian itxaronaldia arintzeko hainbat ekintza antolatu dituzte dagoeneko. Era berean, lekukoa hiriko mugetatik irten aurretik ere beste hainbat ospakizun ekintza egingo dira Irunen, martxoaren 14an bertan zein aurreko egunetan. Bitartean, Mattin Sorzabalberek eta Maddi Sanzek 23. Korrika mundiala izan dadin azken xehetasunak lotzen ari dira.
Oharra: Santiagoko Korrika Eguna atzeratu dute egueraldi txarrarengatik. Informazio gehiago hemen.









Deja una respuesta