UKKE siglen atzean hiriko sortzaile guztiak biltzeko sortu den elkartearen izena ezkutatzen da: Unibertso Kreatiboa Kultur Elkartea. 51 kide batu dira dagoeneko orain dela urtebete abiatutako egitasmo honetara. Gainera, lehen urteurrenera iritsi aurretik, beren helburu nagusia lortu dute jada: tokiko sortzaileak konektatzea eta sinergiak sortzea. Elkarteko kide diren VicentMartí elkarteko lehendakariak, Itziar Sistiaga idazle eta ordezkariak eta Joseba Olaskoaga eta Bixen Vergara argazkilariek UKKEren martxan jartzea azaldu dute.
Deja una respuesta