14.849 euro bildu ditu San Silbestre solidarioak
24 marzo, 2015
14.849 euro bildu ditu San Silbestre solidarioak
San Silbestre solidarioan bildutako 14.849 euroko taloia eman dio Sport Mundik Behar Bidasoa Gobernuz Kanpoko Erakundeari. Tanzaniako harrera etxera bideratuko du dirua Behar Bidasoak. Dar es Salaam hiriburutik oso hurbil dago. Abandonatutako eta gurasorik gabeko haurrak jasotzen dituzte bertan, neskak batez ere. Camelot izena du, eta formazioa eta laguntza eskaintzen die. 24.000 eurokoa da harrera etxearen urteroko haurrekontua. Agustin Ugart erakundeko presidenteak eskerrak eman nahi izan dizkie Sport Mundiri, Hondarribiko Udalari, Bidasoa Atletiko Taldeari eta lasterketan parte hartu zuten kiroleri guztiei.









Deja una respuesta