Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Azken laurdenean galdu du Erroibidek Leioan

23 marzo, 2015

Azken laurdenean galdu du Erroibidek Leioan

 

LEIOA 61-50 ERROIBIDE-IRUN

ERROIBIDE-IRUN: Izaro Alza (3), Cristina Gonzalez (5), Maialen Ramirez, Leticia Martinez (19), Oihane Borreguero, Saioa Altzaga (4), Leire Oregi (2), Nerea Saenz (9) eta Saray Arozena (8).

Erroibide 2014-2015Ostegunean jokatu zuen Emakumeen Lehen Mailako Erroibidek jardunaldiko partida. Leioan galdu zuen, norgehiagoka txukuna egin arren. Berdindua izan zen lehen laurdena, eta defentsako lan sendoari esker 14-15koarekin bukatu zuen Irungo taldeak. Hurrengo bietan bide berdinari eutsi zioten neskek. Leioaren erasoa oztopatu zuten behin eta berriro, eta markagailuan aurretik iritsi ziren azken etenaldira (29-28). Laugarren laurdenaren hasieran garaipena lortzeko urratsa eman zuen Erroibidek. Bost minutu falta zirenean 46-49 jarri zen aurretik. Baina azken txanpan kolpe gogorra eman zion Leioak, 15-1eko partzialarekin. Azken emaitzak ez zuen neurketan zehar izandako berdintasuna erakutsi.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *