Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Iker Oliveri hondarribiarrak etxean irabazi du

23 marzo, 2015

 Iker Oliveri hondarribiarrak etxean irabazi du

 

talaiaDonostia-Hondarribia mendi lasterketa irabazi zuen igandean Iker Oliveri korrikalari hondarribiarrak. 2:18ko denbora behar izan zuen Donostiako Gros auzotik Hondarribiko Gernikako Arbolarako bidea osatzeko. 30,8 km-ko proba luzean, bi minutuko aldea besterik ez zion atera Mikel Albeniz donostiarrari. Lezoko Ander Iñarra izan zen hirugarren. Emakumeen podiumera igo ziren Itsaso Leunda, Uxoa Irigoien eta Mónica Grajera. Behe Bidasoko lehena Maider Amiano hondarribiarra izan zen, 3:33ko markarekin. Fortuna Kirol Elkarteak antolatutako Donostia-Hondarribia lasterketaren bosgarren edizioa izan zen.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *