Igandean hasiko dira Guadalupeko Gotorlekura bisitak
Igandean hasiko dira Guadalupeko Gotorlekura bisitak
Asteburuan antolatuko ditu Arma Plaza Fundazioak Guadalupeko Gotorlekurako lehen bisitak. Udaberrian eta udan zehar, igandero goizeko 11:00etan izango dira, ordu beteko iraupenarekin. Gutxienez 8 laguneko taldea beharko da, eta prezioa 6 eurokoa izango da. Guadalupeko Gotorlekuaren barneak itxura berritua dauka, Kostaldeko Garbiketarako Enplegu Sustapeneko proiektuan ari diren zazpi langilek burututako garbiketa lanen ondorioz.
Bisitetarako nahitaez aurretik erreserba egin beharko da, ARMA PLAZAn (943 643677), edo emailez: info@armaplaza.eus. Erreserba ordua ostiral eguerdian itxiko da, arratsaldeko 14:00etan. Guadalupeko Gotorlekuko igandeko bisitez gain, larunbatero 11.00etan Alde Zaharrera bisita gidatuak eskaintzen ditu Funazioak. Arma Plazako eraikinaren aurrean da hitzordua.









Deja una respuesta