Hogeigarren Zuhaitz Eguna egingo dute larunbatean Hondarribian
Hogeigarren Zuhaitz Eguna egingo dute larunbatean Hondarribian
Larunbatean egingo dute 2014an jaiotako hondarribiarren omenezko Zuhaitz Eguna, San Telmoko lurretan. Aurten XX. edizioa izango du ekitaldiak, 1996an sortu baitzen. Denbora horretan, 3000 zuhaitz baino gehiago landatu dituzte Jaizkibel eta Guadalupe inguruan. “Aurten San Telmo inguruan egingo dugu, Higer Itsasargitik ez oso urrun”, argitu du Juan Luis Silanes Nekazaritza, Ingurumena eta Agenda 21eko zinegotziak.
130 ametz landatuko dituzte larunbatean, iaz jaiotako 70 mutilen eta 60 nesken omenez. Ekitaldia goizeko 11.00tan hasiko da. Ordu horretan daude deituak 2014. urtean jaiotako haurrak eta haien guraso, anai-arreba eta senideak. Ordu bete beranduago, 2008. urtean jaiotako haurren ordua izango da, aurten 7 urte betetzeagatik makil bana oparituko zaie eta. Aurtengo berrikuntza azaldu du Silanesek: “Europar Batasunetik datorkigun lege bati jarraiki eta Foru Aldundiaren gomendioekin bat eginez, ez ditugu orain artean bezala zuhaitzak lerroan jarriko eta kale izen batekin. 2014ko haurren basotxoa osatuko dugu”.
Deja una respuesta