Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Haurrei zuzendutako film laburrak emango dituzte igandean Itxas Etxean

16 abril, 2015

Haurrei zuzendutako film laburrak emango dituzte igandean Itsas Etxean

 

pixkanakaPixkanaka-pixkanaka” haurrei zuzendutako film laburrak emango dituzte igandean 18:00etan Hondarribiko Itsas Etxean. Sei film laburreko bilduma da, Eusko Jaurlaritzak kudeatutako Zineuskadi egitasmoak bultzatutakoa.

Besteak beste, itsasoan bizi den kartoizko mutiko baten istorioa, ilargira heldu nahi duen gaztetxoarena, eta zarata berezi bat dela eta ikaratuta bizi den animalia talde batena kontatzen dituzte. Erdia ahotsik gabeko filmak dira, besteak, euskaraz bikoiztu dituzte. Sarrerak 3 euroan daude salgai, www.kutxabank.com gunean eta Itsas Etxean, ekitaldia hasi baino bi ordu lehenago.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *