Abantaila hartu du Hendaiak final hamaseirenetan
Abantaila hartu du Hendaiak final hamaseirenetan
HAGETMAU 21-23 HENDAIA
Azken minutuan irabazi zuen igandean Hendaiak play off-eko final hamaseirenetako joaneko partida. Abantaila hartu du, beraz, kanporaketan. Talde sendoaren itxura eman zuen bidasoarrak Hagetmaun. Lau minutu behar izan zituen lehen entsegua egiteko. Hala ere, etxeko taldeak ere maila erakutsi zuen, eta lehen zatia parekatua izan zen markagailuan. 18-16ko emaitza estuarekin iritsi zen atsedenaldia. Bigarren zatian, abantaila handitzea lortu zuen Hagetmauk. Baina norgehiagoka irabaziko zuela zirudienean, ezusteko kolpea eman zuen Hendaiak. Bainconauk 82.minutuan egindako entseguak eman zion garaipena kanpoko taldeari. Maiatzaren 3an izango da itzulikoa Hendaiako Ondarraitzen (15:00).









Deja una respuesta