Adrián Crowley Bidasoa Irun taldeaz agurtu da
29 junio, 2021
Maiatzaren amaieran Adrián Crowleyk Bidasoa Irun taldea eta eskubaloia utziko zuela jakinarazi zuen. Jokalari irundarrak azken 9 urteetan Bidasoako taldearekin jokatu du. Crowleyk taldea Asobal ligako txapeldunorde postuan utziko du eta bere agurrean azken hamarkadan eskubaloi taldeak bizitako bilakaera gogoratu du.
Deja una respuesta