Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

AEAS jardunaldietara gonbidatu dute Txinzer

27 abril, 2015

AEAS jardunaldietara gonbidatu dute Txinzer

 

AEASAEAS 2015 jardunaldietan izango da Txingudiko Zerbitzuak, apirilaren 28tik 30era Burgosen. Ur Hornikuntza eta Saneamenduko Elkarte Espainiarrak antolatzen ditu. Herrialde osoko profesionalak, enpresak eta erakundeak bilduko dituzte jardunaldiek, uraren ziklo integralarekin lotutako alderdi berrienen inguruan eztabaidatzeko.

Txingudiko Zerbitzuak “smart” enpresaren adibide gisa gonbidatu dute. Enpresako jarduera alor desberdinetako informazio osoa partekatu eta elkarrekin erlazionatzen du eredu horrek. Hainbat gauza egiteko aukera ematen du: edukiontzi bat non dagoen jakin, ur horniduraren kontrola denbora errealean, garbiketa zerbitzu jakin baten kokalekua edo abonatuen eta dituzten kontsumoen datuak, horiek ere momentuan.

Smart Land Behe Bidasoa proiektua azaltzeko aukera ere izango du Leire Zubitur Txinzerreko gerenteak. 2013an bultzatu zuen proiektua, Irungo eta Hondarribiko udalekin eta hainbat euskal enpresarekin batera. Zerbitzu publikoen prestazioen arloan gaur egun gehien eztabaidatzen den alderdietako bat lantzen du: hiri adimendunak.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *