AEKren Euslider proiektua Irungo ikastetxeetan – Bidasoako Ahotsak
7 junio, 2022
Euskarak lider berriak behar ditu egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko. Horretaz jabetu ziren aspaldi AEK-ko kideak, eta ikastetxeak abiapuntutzat hartuta, hizkuntza ohituretan eragiteko proiektua diseinatu zuten. Proiektu berria izan ez arren, argi geratu da oraindik fruituak ematen dituela. Izan ere, aurten bertan Irungo San Vicente de Pauleko, Eguzkitzako, Hirubideko eta Gazteluzarreko ikasle eta irakasleak inplikatu dira.
Deja una respuesta