Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Ama Guadalupekoa trainera Ziaboga

8 julio, 2013

 

Ziaboga

Udan gaude eta aurten ere Bidasoaldean salitre usaina sumatzen da. Urtero bezala Ama Guadalupekoa trainera lehian dabil jo ta ke Kantauri itxasoan. B trainera ere horretan dabil kategoria igo nahian.

Txingudi Online-n, Xabier Martinez kazetariaren bitartez, astelehenero segimendua egingo diogu denboraldiari eta bertan gertatzen denari. Horretarako gonbidatuak ekarriko ditu, elkarrizketak egingo ditu ere eta gainerakoak.

Ongi etorriak ZIABOGAra eta GORA AMA GUADALUPEKOA!

Banderen bedeinkapena

2016. urtean lortutako 19 banderen bedeinkapena egin da Hondarribian. Arraun Elkartetik elizara joan dira klubeko arraunlariak.

Bi Bandera eta harrera NT2 Hondarribiko arraulariei

IV Bandera Euskadi Basque Country-ko eta XV. Bandera Real Astillero de Guarnizo-ko banderak lortu dituzte NT2 Hondarribiko arraunlariak. Bideoan Hondarribian egin zaien harrera ikusi dezakezu.

Hondarribiko Bandera

Mikel Orbañanosen mutilak lan bikaina egin dute eta 2015eko Hondarribiko bandera lortu dute. Garaipen honekin aurtengo San Miguel Liga ongi bideratu dute. Bestalde, giroa ezin hobea izan da.

Harrera

Boiroko bandera lortu dute Ama Guadalupekoako arraunlariak eta Hondarribian arraunlariei egin zaie harrera. Halaber, bigarren trainerua Bermeoko bandera lortu zuen larunbatean.

Ama Guadalupekoa

Urtero bezala Ama Guadalupekoako arraunlariak San Juan bezperan Hondarribiako herritarren aurrean aurkeztu dira. Ondoren Kai Zaharran San Juan sua piztu dute.

Harrera Hondarribian

Ama Guadalupekoa traineruak 2014ko San Miguel Liga irabazi du eta Herriak behar bezala ospatu du. Lehendabizi arraunlariei harrera egin zaie Udaletxean eta ondoren Marinako Kofradian.

Ziaboga

Ziabogako saio berri honetan Joxemi Elduayen, Hondarribia Arraun Elkarteko presidentea, gonbidatua bezala daukagu. Kontxa eta San Miguel Ligari buruz hitz egin dugu berarekin.

Recibimiento

31/08/14. Con la bandera de Bilbao la Ama Guadalupekoa ha encaminado la Liga ACT. Como es habitual, Hondarribia ha recibido a los remeros con un gran ambiente.

Ziaboga

25/08/14. En el programa de Ziaboga de esta semana tenemos como invitados al remero Osertz Alday y al periodista Iñaki de Mujika. Un interesante programa en el que hemos repasado la actualidad del fin de semana.

Bandera Hondarribia 2014

24/08/14. A pesar de celebrase en domingo la Bandera de Hondarribia de La Liga ACT ha sido todo un éxito. El espigón se ha inundado de verde y la afición no ha parado de animar. Al final un magnífico segundo puesto que sirve para dar un paso de gigantes en la clasificación general.

Jon Muguruza

14.8.11. Larunbatean Ama Gudalupekoak beste bandera bat lortu zuen. Ziabogako saio berri honetan, Jon Muguruza, Hondarriba B-ko arraunlaria izan da gure gonbidatua.

Joseba Amunarriz

14.8.04. Aste honetako saioan asteburuko estropadei buruz hitz egiten dugu. Gonbidatua Ama Guadalupekoaren patroia, Joseba Amunarriz, izan da eta bere bilakaera traineruan eta aktualitateari buruz hitz egin dugu.

Iñigo Sagarzazu

14.7.28. Larunbatean Ama Gudalupekoak denboraldiko hirugarren bandera lortu zuen Getxon. Ziabogako saio berri honetan, Iñigo Sagarzazu, Ama Guadalupeko arraunlaria, eta Kalixa Silanes, Hondarriba B traineruko entrenatzailea, gonbidatu ditugu asteburuko estropaden inguruan hitz egiteko.

Harrera Ama Guadalupekoari

14.7.21. Getxoko Estropaden XXXVI. Ikurriña Ama Guadalupeko arraunlariak lortu dute eta Hondarribian harrera egin zaie.

Ama Guadalupekoaren bigarren bandera

21.7.14. Larunbatean Ama Gudalupekoak denboraldiko bigarren bandera lortu zuen eta Oriorekin lehian dabil Liga ACTn. Ziabogako saio berri honetan, Ugutz Bilbao, Ama Guadalupeko arraunlaria, eta Kalixa Silanes, Hondarriba B traineruko entrenatzailea, gonbidatu ditugu asteburuko estropaden inguruan hitz egiteko.

Ama Guadalupekoaren garaipena

14.7.14. Larunbatean Ama Gudalupekoak garaipena lortu zuen eta igandean bigarren geratu zen. Ziabogako bigarren saio honetan, Beñat Egiazu, ACT ligako arraunlaria, eta Kalixa Silanes, Hondarriba B traineruko entrenatzailea, gonbidatutzat ditugu berriz ere, eta asteburuko estropadetan gertatutakoaz hitz egingo dugu beraiekin.

Beñat Egiazu

14.7.07. 2014ko Ziabogako lehenengo saio honetan, Beñat Egiazu eta Kalixa Silanes gonbidatutzat ditugu. Denboraldiaren hasiera, Beñaten ACT ligan lehenenengo estropada eta bigarren traineruari buruz ere hitz egin dugu.

Ziaboga 2013

Atal honetan 2013ko Ziabogako programa guztiak ikusi ahal dituzu.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *