Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

ARDURAZ KOMUNIKA DEZAGUN – DOKUMENTALA | Aitziber Zapirain Etxaniz

18 enero, 2021

Dokumentalak Euskal Herriko herri hedabideetan egiten den hizkuntzaren erabileraren inguruko gogoeta planteatzen du. Horretarako, Euskal Herriko hamaika hedabideetako emakume kazetariak elkarrizketatu dira dokumentala osatzeko, haien lan ohiturak ezagutzeko. Era honetan, dokumentalean kazetarien gogoeta eta ekarpenak bildu dira, hizkuntzaren erbailerak indarkeria matxistan izan dezakeen eragina aztertzeko helburuarekin.

Dokumentala osatzeko Bilbo Hiria, Halabedi, Arrosa Sarea, Antxeta Irratia, Hamaika Telebista, Berria FM, Berria egunkaria, Argia astekaria, Pikara Magazinea eta Irunero aldizkariaren tankerako hedabideek parte hartu dute. Hortaz gain, ikus-entzunezkoan Kattalin Miner, Amelia Barquín eta Irene Arrarats adituen ekarpenak bildu dira.

Zuzendaritza: Aitziber Zapirain Etxaniz.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *