Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Astea borobildu du Real Unionek

21 marzo, 2015

Astea borobildu du Real Unionek

 

REAL UNION 2-0 AMOREBIETA

REAL UNION: Tena, Azkoiti, Aimar, Esnaola, Morcillo, Rodellar, Silas, Eneko Romo (Iriondo, 86′), Juan Domínguez, Seguin, Goikoetxea (Ozkoidi, 83′).

AMOREBIETA: Oier, Garmendia, Delgado (Apraiz, 81′), Etxebarria, Amelibia, Moustapha, Barrón, Ortega (Orbegozo, 75′), Goiria, Ibai Gonzalez (Muniozguren, 65′), Arriaga.

GOLAK: 1-0: Juan Domínguez (29′). 2-0: Aimar (80′).

EPAILEA: Fernández Pérez (Asturias). Txartel horiak: Moustapha, Delgado, Garmendia, Goiria (Amorebieta); Goikoetxea (Real Union).

Asteko hirugarren garaipena lortu du Real Unionek Stadium Galen. Norgehiagoka serioa egin du, Amorebieta gainditu eta hiru puntuak eskuratzeko. Aurkari gogorra izan da bizkaitarra, eta estu hartu du talde txuribeltza partidaren hasieran. Indartsu hasi dira presioan, baloia lapurtu eta Tenaren atearen ingurura hurbiltzeko. Hamargarren minutuan Azkoitik kanpokoen gola ekidin du, baloia gutxigatik urrunduta. Hemezortzigarren minutuan, aldiz, Real Unionek abagune argia izan du. Silasek pase bikaina egin du eskuin hegaleko korrikaldiaren ondoren, baina Etxebarriak urrundu du baloia Goikoetxea iritsi aurretik. Lau minutu beranduago, Juan Domínguezek irundarrak aurretik jartzea lortu du. Aurkariak gaindituta arearen ertzera iritsi da, eta jaurtiketa gogorra egin du, baloia zutoinaren ondotik atean sartzeko.

Lehen zatiaren amaieran gol aukera bana izan dute Unionek eta Amorebietak. Arriagaren jaurtiketa Aimarrek urrundu du lehenengo. Atsedenaldiaren atarian, Oier atezainak geldiketa ikusgarria egin du Eneko Romoren jaurtiketa desbideratzeko. Bigarren zatian itxura sendoa eman du talde txuribeltzak. Defentsako akatsak atzean utzi ditu, eta erasoan fin ibili da. Bata bestearen atzetik iritsi dira gol aukerak. Bina izan dituzte Goikoetxeak eta Seguinek, baina ez dute baloia sarera bidaltzea lortu. Bitartean, Felix Gallastegi Amorebietako entrenatzaileak aldaketa ausartak egin ditu, norgehiagoka berdintzeko helburuarekin. Muniozguren eta Orbegozo aurrelariak zelairatu ditu. 79.minutuan Eneko Romok kanpora bidali du baloia buruz, korner batean. Gehiegi barkatzen ari zen Real Union. Hala ere, hurrengo minutuan, Aimar Sagastibeltzak lasaitasuna eman dio etxeko taldeari. Buruz jo du baloia beste korner batean, eta defentsa batek baloia desbideratu ondoren, atearen barruan bukatu du. Bi goleko abantailarekin eroso aritu da Real Union, eta eragozpen handirik gabe heldu die hiru puntuei.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *