Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

«Bidaia» Kontzertua Hondarribian

14 marzo, 2023

Martxoaren 11n Hondarribiko Jostaldi pilotalekuak René Zugarramurdik sortutako «Bidaia» ikuskizuna hartu zuen. 800 pertsona hurbildu ziren Jostaldi pilotalekura euskal lurraldearekin lotutako aldi historiko garrantzitsuenak kontatzen dituen emanaldiaz gozatzeko.

René Zugarramurdik azaldu duenez, “larunbata egun euritsua izan zen eta harritu egin gintuen jendea aurrerapen askorekin hurbildu zela. Euria, ustekabean, kontzertuaren parte izan zen: Obraren lehen notak hasi ziren euriaren soinu azpian, historiaurreko leizeetako giro hezea bere erara markatzen zuena eta partituran idatzia izan zitekeela ere eman zezakeena”.

Orain arte egindako hiru kontzertuen arrakasta ikusita, hainbat udalek beren udalerrietan ikuskizuna egiteko interesa agertu dute.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *