Martxoaren 11n Hondarribian egingo den Bidaia kontzertuaren aurkezpena
8 marzo, 2023
Atzo aurkeztu zen datorren martxoaren 11n Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan egingo den Bidaia kontzertua. Kontzertua arratsaldeko 19:30an hasiko da. Sarrera librea da eta martxoaren 8an eta 9an, asteazkenean eta ostegunean, gonbidapenak Arma Plazan egongo dira eskuragarri, 10:00etatik aurrera. René Zugarramurdik zuzenduta, Euskal Herri osoko 200 musikari eta abeslarik euskal kulturak denboran eta espazioan izan duen ibilbidea kontatuko dute Bidaia ikuskizunean.
Deja una respuesta