Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Bidasoaren gorakada eten du Sinfinek

22 febrero, 2015

Bidasoaren gorakada eten du Sinfinek

 

BIDASOA-IRUN 25-32 GO FIT SINFÍN

BIDASOA-IRUN: Zubiria, Cavero (3), Trkulja (1), Crowley (1), Iriarte (2), Muiña (7), Azkue (5). Dejanovic (2), Vázquez (4), Revin, Zildzic (1), Gimeno, Alzaga (1).

GO FIT SINFÍN: Sánchez (17), Muñiz, Merino, Canedo (8), Postigo (7), Calderón, Jorajuria (5). Salvarrey, Pla, Blázquez, Álvarez (6), Ros (1), Campo (1), Merino, Herrero (4)

MARKAGAILUA: 0-2, 4-5, 5-9,6-11,8-12, 10-14(atsedenaldia); 13-18, 15-20, 17-24, 21-27,23-29, 25-32.

Valladolid-BidasoaGaraipen argia lortu zuen larunbatean Go Fit Sinfinek Irungo Artaleku kiroldegian. Azken jardunaldietako hobekuntza zela eta, itxaropenez ekin zion Bidasoak norgehiagokari. Baina hasieratik gailendu zitzaion Santanderko taldea. Defentsako sendotasuna galdu zuen Fernando Bolearen taldeak, eta erasoan Pedro Fuentesen hutsunea nabaritzen hasi zen. Belauneko lesio larria du piboteak, eta ezin izango du denboraldi honetan gehiago jokatu.

Bost minutu behar izan zituen Bidasoa-Irunek lehen gola sartzeko (1-2). Hurrengo bost minutuetan markagailua berdintzea lortu zuten etxekoek, lehen eta azkeneko aldiz (4-4). Kantabriarren gol jarioa hasi zen ondoren. Fernando Boleak hutsartea eskatu behar izan zuen ordu laurdena betetzerako, eta nola edo hala lehiari eustea lortu zuen taldeak. 10-14koa irudikatu zuen markagailuak atsedenaldirako.

Bigarren zatian esperientzia eta sendotasuna erakutsi zituen Sinfinek. Postigo eta Jorajuria eroso aritu ziren erasoan, irundarren defentsa behin eta berriro gaindituz. 40.minuturako neurketa hautsi du Sinfinek, zazpi goleko abantailarekin (15-22). Alde hori bera irudikatu du markagailuak partidaren amaieran. Bigarren postura iristearen helburua oso zail jarri dio Sinfinek Bidasoari. Nahikoa lan izango du, momentuz, Bolearen taldeak, seigarren sailkatua gainditzeko. Bi puntu gehiago ditu, berriro, Viveros Herol Navak.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *