Burumakur jarraitzen du Hondarribia Eskubaloiak
Burumakur jarraitzen du Hondarribia Eskubaloiak
ANAITASUNA B 37-25 HONDARRIBIA
Zazpigarren porrota jaso zuen igandean Hondarribia Eskubaloiak. Anaitasuna pabilioiean galdu zuen, Iruñeko bigarren taldearen etxean. Berdeak ondo moldatu ziren lehen zatian, markagailuan aurretik hasi ziren, eta bi goleko desabantailarekin iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatian, ordea, etxekoak nagusitu ziren. Lehen hamar minutuetan zazpi goleko errenta hartu zuten, hamabira ere zabaltzeko. Ondorioz, sailkapeneko azken aurreko postuan dago Hondarribia, bi punturekin. Hurrengo jardunaldian Errenteriako Ereintza hartuko du Hondartza kiroldegian.
Bidasoaren filiala, geldiezin
Euskal Ligan, HTG Express Bidasoa geldituko duenik ez dago, momentuz. Zazpitik zazpi partida irabazi ditu filialak. Azkena Erandioren kontra, Artaleku kiroldegian (28-17). Hurrengo jardunaldian Legazpin ariko da Pedro Salcedoren taldea, Lau Bide Jatetxearen kontra. Sailkapeneko liderra da Bidasoa, hiru puntuko abantailarekin.









Deja una respuesta