Olentzero lehiaketa antolatu du Hondarribiko Udalak
Olentzero lehiaketa antolatu du Hondarribiko Udalak Olentzeroren panpinen lehiaketa antolatu du Hondarribiko Udaleko Hezkuntza departamentuak, hamasei urtetik beherako haurrentzat. Gutxienez zortzi eta gehienez hamabost-neska mutilez osaturiko taldeek parte hartu ahal izango dute. Horretarako, ezinbestekoa izango da abenduaren 15a baino lehen Gazte Informazio Bulegoan izen ematea (Javier Ugarte kalea, 6). Abenduaren 24ean, taldeek epaimahai baten […]







