Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Olentzero lehiaketa antolatu du Hondarribiko Udalak

20 noviembre, 2014

Olentzero lehiaketa antolatu du Hondarribiko Udalak

 

olentzeroOlentzeroren panpinen lehiaketa antolatu du Hondarribiko Udaleko Hezkuntza departamentuak, hamasei urtetik beherako haurrentzat. Gutxienez zortzi eta gehienez hamabost-neska mutilez osaturiko taldeek parte hartu ahal izango dute. Horretarako, ezinbestekoa izango da abenduaren 15a baino lehen Gazte Informazio Bulegoan izen ematea (Javier Ugarte kalea, 6).

Abenduaren 24ean, taldeek epaimahai baten aurrean aurkeztu beharko dituzte irudiak. Santiago kalean egongo da epaimahaia, goizeko 10:30etatik, 11:30ak arte. “Olentzero” kantua abestu beharko du talde bakoitzak, epaimahaiak panpinaren kalitate artistikoa soilik baloratuko duen arren. 12:30etan izango da sari banaketa, Gipuzkoa plazan. 80 eta 150 € arteko sariak emango dituzte.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *