Ingurumen heziketa sustatuko du Txingudiko Zerbitzuak erakundeak
Ingurumen heziketa sustatuko du Txingudiko Zerbitzuak Ingurumen Heziketarako Tailerrak jarri ditu martxan Txingudiko Zerbitzuak-ek. Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko, DBHko eta HHko (Helduen Hezkuntza) ikastetxeei zuzenduta dago ekimena. Erakundeak egiten duen lana ezagutaraztea eta ingurumenarekiko begirunea sustatzea da helburua. Horretarako, hiru tailer antolatu dituzte, gai ezberdinen ingurukoak: Uraren Ziklo Integrala, Hondakinak eta eknologia. Ingurumenean espezializatutako hezitzaileek zuzenduko dituzte tailerrak. […]







