Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Ingurumen heziketa sustatuko du Txingudiko Zerbitzuak erakundeak

17 noviembre, 2014

Ingurumen heziketa sustatuko du Txingudiko Zerbitzuak

 

Ingurumen Heziketarako Tailerrak jarri ditu martxan Txingudiko Zerbitzuak-ek. Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko, DBHko eta HHko (Helduen Hezkuntza) ikastetxeei zuzenduta dago ekimena. Erakundeak egiten duen lana ezagutaraztea eta ingurumenarekiko begirunea sustatzea da helburua. Horretarako, hiru tailer antolatu dituzte, gai ezberdinen ingurukoak: Uraren Ziklo Integrala, Hondakinak eta eknologia.

Ingurumenean espezializatutako hezitzaileek zuzenduko dituzte tailerrak. Gainera, ekimenari begira prestatutako unitate didaktikoak eta material lagungarriak erabiliko dituzte.

Leire Zubitur Txingudiko Zerbitzuak erakundeko gerenteak “eskualdeko ikastetxe guztiak” animatu nahi izan ditu parte hartzera: “Gure instalazioak agertoki bikainak dira ikasleek aztertzen ari diren printzipio tekniko, biologiko edo fisikoak zuzenean aplikatuta ikus ditzaten”. Maiatzean ekimena abiatu zenetik, eskualdeko ikastetxeetako 15 taldek egin dute tailer batean edo bestean parte hartzeko eskaera. Interesa duen ororengana iristeko borondatea azaldu du Txingudiko Zerbitzuak-ek. Informazio jasotzeko edo izena emateko, Txingudiko Zerbitzuaken web orrira jo (www.txinzer.com) edo 902 119 384 telefono zenbakira dei daiteke.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *