Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Real Unionen gorakada gelditu du Leioak Leioa 1 Real Unión 0

16 noviembre, 2014

Real Unionen gorakada gelditu du Leioak

LEIOA 1-0 REAL UNION

LEIOA: Iturrioz, Ormazabal, Córdoba, Oier (De Gregorio, 75′), Garmendia, Alaña (Polanco, 71′), Julio, Paredes, Sergio, Vitoria (Larruzea, 86′), Yurrebaso.

REAL UNION: Tena, Azkoiti, Aimar, Esnaola, Morcillo, Eneko Romo (Seguin, 61′), Alonso, Silas, (Iriondo, 86′), Juan Domínguez, Ozkoidi (Goikoetxea, 78′), Galán.

GOLAK: 1-0: Yurrebaso (47′).

EPAILEA: Juan Bustos. Txartel horiak: Oier, Alaña, De Gregorio, Córdoba (Leioa); Juan Domínguez.

 

Amorebietari eta Barakaldori irabazi ondoren, hirugarrenean porrota jaso du Real Unionek. Sarrienan galdu zuen atzo, Leioaren kontra. Baloiaren jabetza izan arren, irundarrek ez zuten gol aukera argirik sortzea lortu. Defentsan ere ez ziren sendo ibili, eta abantaila handiagoa lortu ahal izan zuen Leioak. Kontraeraso bat moztu ondoren lortu zuen gol bakarra talde bizkaitarrak, baina nahikoa izan zuen hiru puntuak eskuratzeko.

Zati bakoitzaren hasiera txarra izan zen Unionen aldetik. Zelaira irten bezain pronto bi abagune argi izan zituen Leioak. Lehenengoan Jon Tenak desbideratu zuen Yurrebasoren jaurtiketa, bigarrenean kanpora bidali zuen Sergio Garcíak burukada. Ezustea gaindituta, hobera egin zuen Unionek pixkanaka, partidaren kontrola eskuratu arte. Aukera onena Juan Domínguezek ateratako falta batean izan zuen. Ozkoidik buruz ukitu zuen, baina Aimar Sagastibeltza ez zen errematera iritsi. Zentral leitzarra bera protagonista izan zen atsedenaldiaren atarian, penalti argia egin zuenean. Tenak konpondu zuen akatsa, jaurtiketa oinarekin gelditu zuelako.

Bigarren zatiaren hasieran ere galduta irten ziren txuribeltzak. Tenak bi jaurtiketa arriskutsu urrundu zituen, baina hirugarrenean makagailua estreinatzea lortu zuen Leioak. Yurrebasok sartu zuen gola, irundarren kontraerasoa eten ondoren. Berdintzeko denbora izan zuten arren, txuribeltzak ezinean ibili ziren Sarriena futbol zelaian. Seguin eta Goikoetxea zelairatu zituen Zulaikak erasora jotzeko asmoz. Dena den, Leioak eroso jokatu zuen abantailarekin, garaipena arriskuan jarri gabe. Sailkapenaren burura eraman duten hiru puntu eskuratu zituen horrela.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *