Gabonetako postalen lehiaketa antolatu dute Anakan
14 noviembre, 2014
Gabonetako postalen lehiaketa antolatu dute Anakan
Gabonetako postalen ohiko lehiaketa egingo dute azaroaren 15ean Irungo Anaka auzoan. 16:30etatik 18:00etara izango da, auzo elkartean. Izen emateak 16:00etatik aurrera egin daitezke. Haurrek marrazkia egiteko kartulina jasoko dute, baina gainontzeko materiala etxetik eraman beharko dute. Lehiaketa bukatzerakoan merienda izango dute parte hartzaile guztiek. Bi kategoria izango dira: 6-9 urte artekoa, eta 10-13 urtekoa. Irabazleek Irun mailako lehiaketan parte hartuko dute, azaroaren 22an, Urdanibia Berriko “Uztarri-Ona” auzo elkartean.









Deja una respuesta