Iberiar penintsulako judoka kadete onenak bilduko ditu Jostaldik
Iberiar penintsulako judoka kadete onenak bilduko ditu Jostaldik
Ama Guadalupekoa Judo Txapelketaren XXXIII.edizioa antolatuko du larunbatean Hondarribiko judo klubak. 375 judoka lehiatuko dira Jostaldi pilotalekuan, Euskal Herrikoak, Espainiako estatuko erkidego ezberdinetakoak, Portugalgoak eta Andorrakoak. Hondarribiko bederatzi judoka izango dira horien artean. Ander Goikoetxea Ama Guadalupekoa klubeko ordezkariak gogoratu du “kirolari gazteen gurasoen inplikazioari esker” lortzen dutela maila horretako txapelketa antolatzea. Borrokak goizeko bederatzietan hasiko dira, Jostaldi pilotalekuan prestatutako tatamietan. Finalak arratsaldeko seietan hasiko dira. Igandean, teknifikazio jardunaldia egingo dute parte hartuko duten kirolari guztiek.
Deja una respuesta