Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Irakaspena jaso du Bidasoak Zarautzen

13 noviembre, 2014

Irakaspena jaso du Bidasoak Zarautzen

Irundarren ahulguneei etekina atera diete zarauztarrek

AMENABAR ZARAUTZ 31-28 BIDASOA-IRUN

AMENABAR ZARAUTZ: Roteta, Ondarra (6), Lertxundi (4), Iraeta (7), Balenziaga (6), Sasiain (1), Agirrezabalaga (4). Labairu, Atorrasagasti, Josu Atorrasagasti, Garate, Bujanda (3), Etxaniz, Beristain.

BIDASOA-IRUN: Zubiria, Crowley (3), Revin (1), Zildzic (4), Muiña (6), Cavero (1), Trkulja

(2). Dejanovic, Vazquez, Iriarte (3), Gimeno, Fuentes, Azkue (8).

MARKAGAILUA: 3-1, 6-2, 8-2, 10-3, 11-6, 11-9 (atsedenaldia); 16-13, 18-15, 21-21, 24-22, 26-25, 31-28.

EPAILEAK: Álvarez Menéndez eta Friera Cavada.

BESTELAKOAK: 1.000 ikusle baino gehiago Aritzbatalde kiroldegian.

 

Desitxuratuta eta burumakur irten zen Bidasoa-Irun Zarauzko Aritzbatalde kiroldegitik. Ez zen gai izan zarauztarren bultzadari aurre egin eta bi puntuak eskuratzeko. Talde ahula eta aldarra izan zen irundarra Amenabar Zarautzen aurrean. Hasiera bikaina egin zuen etxeko taldeak, zustean hartu zituen bai aurkaria, baita zaleak ere. Defentsan sendo aritu zen, Bidasoaren jokoaren jariotasuna oztopatuz. Erasoan, zarauztarren mugikortasunak eta abiadurak 6-0ko defentsa etengabe gainditu zuen. Hogeigarren minutua beteta, markagailuko emaitza oso esanguratsua zen: 10-3. Atsedenaldia baino lehen, norabidea zuzendu zuen Bidasoak. Minuturik onenak izan ziren kanpokoentzat (11-9).

Bide horri eutsi zion Bolearen taldeak bigarren zatiaren hasieran. Etxeko entrenatzaileak hutsartea eskatu behar izan zuen hamabosgarren minutuan, Bidasoak lehen berdinketa lortu ondoren (21-21). Zarautzek indarrak berreskuratu zituen, eta garaipenean sinetsi zuen berriro. Lepo betetako hamarmailaren babesarekin, gogor estutu zuen. Irundarrek markagailua berdindu zuten berriro, bost minutu falta zirenean. Hala ere, zarauztarrak fin ibili ziren azken minutuetan. Erasoan ez zuten huts egin, eta defentsan gogor aritu ziren bidasoarrak gelditzeko. Azken minutuan sartzerako, partida erabakita zegoen. Ospatzeko aukera ere izan zuten, beraz, Amenabar Zarautzek eta Aritzbataldeko zaleek.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *