Gabonetako kanpainia bideratu dute Hondarribiko merkatariek eta Udalak
Gabonetako kanpainia bideratu dute Hondarribiko merkatariek eta Udalak
Gabonetako kanpainia lantzeko tailerra burutu zuten ostegunean Hondarribiko merkatariek, eta Udaleko ordezkariek. Lupe Olascoaga Merkataritza zinegotzia eta Txomin Sagarzazu Kulturakoa gerturatu ziren Udalaren aldetik. Breaking Mools enpresako langileek dinamizatu zuten lan tailerra. Gabonetatako kanpainiarako planteamendua izan da tailerraren emaitza. Hala ere, urtean zehar planak izan dezakeen jarraipena ere aurreikusi dute. “Merkatariek dauzkaten beharren zerrenda osatu dugu, seinalizazioari edo irisgarritasunari dagozkionak, adibidez”, azaldu du Lupe Olaskoaga Merkataritza zinegotziak. Bildutako merkatarien jarrera “oso ona” izan zela onartu eta eskertu du Olaskoagak.









Deja una respuesta